XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

naiz unguladuen eta hausnarlarien familikoa.

Hausnarlaria denez, denbora luzean ikusiko dugu belarra jaten.

Iresten duen belarra tripa-zorrora joaten da lehenik eta hemendik xarera igaroko da.

Jaten duena xarean beratzen denean, berriro ahora etorriko zaio hausnar dezan.

Gero heste gorritik behera liburu atalera joango zaio.

Azkenik, urdailera joaten da eta urdailean dituzten eho-gurinekin nahasi, hesteetara jaitsi.

Hau dena, patxadan jartzen denean gertatzen zaio.

Horregatik etzanda daudenean hausnarrean ikusiko ditugu, mauka mauka jaten ariko balira bezala.

irentsi: tragatu
tripa-zorro: hausnarlariek sabelean duten atal bat
xare: beste atal bat
heste gorri: ahotik urdailera doan bidea
urdaila: estomagoa
eho-gurin:urdailean duten sustantzia
liburu: hausnarlarien beste atal bat
.